Nortzuk gara
Oporrak Bakean programa antolatu ahal izateko beharrezkoa da kide ezberdinen parte-hartzea. Izan ere, oso antolaketa konplexua duen proiektua da eta erakunde saharar eta euskal erakundeen arteko koordinazio sakona behar du:
- Harrera familiak. Haur sahararrak udan, Euskal Herrian dauden bitartean, harreran hartzen dituzten familiak dira. Zu izan zaitezke horietako bat! Parte hartu.
- Elkarte edota udalak. (ikusi) Udalerri edo lurralde bakoitzean programa garatzeaz arduratzen dira, eta harrera familiekin zuzeneko harremana izaten dute.
- Oporrak Bakean lan taldea. (ikusi) Lan talde honetako kideak dokumentazioa eta kudeaketa orokorrak koordinatzeko arduradunak dira.
- Fronte Polisarioaren Ordezkaritza Euskadin. (ikusi) Euskal erakunde eta erakunde sahararren arteko zubi lanak egitearen arduraduna da, azken hauek Euskadin duten ordezkaria izanda.
- SEADeko Gazteria Ministerioa. Errefuxiatu kanpamentuetan Vacaciones en Paz programaren kudeaketaren arduraduna da, udan bidaiatzen duten haurren familia biologikoekin harreman zuzena duena.
- Familia sahararrak. Familia sahararrek modu boluntarioan parte hartzen dute programa honetan, eta haien seme-alaben osasuna eta egoera hobetzeko helburuarekin Euskal Herrira uda pasatzera bidaltzen dituzte.