Haur Sahararrak
Ahalik eta haur errefuxiatu saharar gehienek uda gure artean igaro dezaten nahi dugu.
Bi hilabete
Haurrei ondo elikatu eta mediku errebisioak egiteko aukera emateaz gain, gure naturaz, ohituraz, kulturaz, hizkuntzaz… disfrutatzeko aukera emango diegun denbora tartea.
55º gradu
Bero handia, haize bortitza, ur eskasia…. Egunero sufritzen duten klimatik urruntzeko aukera eman nahi diegu.
Nortzuk gara?
Oporrak Bakean programa antolatu ahal izateko beharrezkoa da kide ezberdinen parte-hartzea. Izan ere, oso antolaketa konplexua duen proiektua da eta erakunde saharar eta euskal erakundeen arteko koordinazio sakona behar du.