Parte hartzeko, zer behar da?

Oporrak Bakean programak Euskadira datozen haur sahararren egonaldia kudeatzen du. Beste lurralde batean bizi bazara eta parte hartu nahi baduzu, zure lurraldean Vacaciones en Paz programa kudeatzen duen elkartearekin jarri beharko zenuke harremanetan

Gure familiako beste kideekin bezalaxe, haur sahararrekin ere denbora ematea garrantzitsua da. Udako bi hilabeteetan zehar bat gehiago izango zarete familian. Lehendabiziko bi asteak denon egokitzapenerako tartea dira, hargatik, oso garrantzitsua da familiak haur sahararrarekin ahalik eta denbora gehien pasatzea garai horretan.

Haurrak ohe bat, bazkaltzeko mahaian toki bat, eta abar beharko du. Familiako beste edozein kidek behar duen toki bera. pasatzea garai horretan.

Bi hilabetetan zehar familian bat gehiago izateko gogoa, ahaztezina izango den uda bat pasatzeko gogoa, kultura berri bat ezagutzeko gogoa, Saharar Herria laguntzeko gogoa…

Informazio gehiago nahi duzu?

Nola eman dezaket izena?

Oporrak Bakean programa kudeatzen duten elkarte eta udalen lista bat topatuko duzu hemen: elkarteak eta udalak. Jarri harremanetan gertuen duzunarekin.

Ez bazaizu argi geratzen norekin harremanetan jarri, deitu lurraldeko koordinatzailea eta hark lagunduko zaitu: Oporrak Bakean lan taldea.

Oporrak Bakean programa ondo ezagutzea berebizikoa da harrera familientzako, bai helburuak zeintzuk diren jakiteko, eta baita programan parte hartzeko bitartekari izango duzun elkarte edo udalarekin harremanetan jartzeko. Bestalde, haiek zu (edo zuek) ezagutzea ere oso garrantzitsua da, programan parte hartzera zerk mugitu zaituen jakitea, eta abar.

Adin txikikoekin lan egiten duen programa bat izanda, bertan inplikatuta gauden pertsona guztien artean elkar ezagutu eta ahalik eta hobekien koordinatzea beharrezkoa da.

Zure (edo zuen) datuekin hainbat dokumentu bete beharko dituzu: harrera hitzarmena eta ez adoptatzeko konpromisoa sinatu, eta bileretan zehaztuko dizkizuten beste dokumentu batzuk bete. Horretaz gain, udal errolda bezalako dokumentuak lortu eta bidali beharko dituzu.

Oso garrantzitsua da dokumentazio guztia garaiz bidaltzea, baina, ez zaitez larritu! Elkarteak beharrezkoak diren jarraibide guztiak argitu eta lagunduko zaitu.

Haurrak heldu baino lehen, elkarte eta udal batzuek harrera familien arteko topaketak edo formazio laburrak antolatzen dituzte, horrela lehen aldiz programan parte hartzen duzuenek zuen zalantzak argitu eta prozesuari buruz gehiago jakin dezazuen. Garrantzitsua da topaketa horietan parte hartzea, esperientzia asko erraztuko dizuelako.

Pentsatu baino lehen haurra zuekin izango da. Ekainaren amaieran edo uztailaren hasieran heldu ohi dira, eta elkarteek eta udalek antolatzen dute harrera.

Haurraren egonaldirako hainbat aholku ikus ditzakezu “ohiko galderak” atalean.

Close Menu