Fronte Polisarioaren konpromisoak
Fronte Polisarioaren Euskadiko Ordezkaritzaren konpromiso eta ardurak hurrengoak dira:
- Haurrak Euskadin dauden bitartean horien ‘guraso agintea’ (patria potestad) izan.
- Haurren gaineko erabakiak hartu, horien guraso biologikoak ez dauden bitartean, hala nola, ebakuntzak, tratamendu medikuak eta abar.
- Harrerak irauten duen bitartean sortzen diren arazoei irtenbidea bilatu (osasun arazoak, jarrera arazoak, aurreikusi gabeko egoerak…), elkarte eta udalekin koordinatuta.
- Oporrak Bakean programaren arlo legalak betetzen direla bermatu.