Elkarte eta udalen konpromisoak
Oporrak Bakean programa elkarte eta udal ezberdinek kudeatzen dute. Hurrengoak dira haien ardurak:
- Haien udalerri edo zonaldean Oporrak Bakean programa kudeatu.
- Haurren ongizatea bermatu.
- Proiektuaren informazioa zabaldu, harrera familia berriak lortzeko.
- Harrera familiak hautatu.
- Familiei programari eta harrerari buruzko beharrezko informazioa eman.
- Haurren eta harrera familien elkarbizitzaren jarraipena egin.
- Haien listako haurren ardura hartu. Familia bat bilatu haientzat edo, halakorik topatu ezean, haien bidaia eta ostatua finantzatu.
- Bidaiaren kostua estaltzeko bidea bilatu, begiraleak… Fronte Polisarioaren Euskadiko Ordezkaritzak markatutako aurrekontuaren arabera.
- Familietan haurrarekin sortzen diren arazoei irtenbidea bilatu.
- Aurreikusi gabeko egoeren aurrean koordinatu eta irtenbidea bilatu.
- Lurralde bakoitzeko Oporrak Bakean arduradunekin harreman jarraia izan.