Haurra Euskal Herrian dagoen bitartean harrera familiak izango du bera zaintzeko ardura, ahalik eta baldintza egokienetan egon dadin. Programaren helburuak betetzeko familiek hurrengo konpromisoak bete beharko dituzte:

  • Harrera familiak proiektuko arduradunekin (elkartea edo Udala) bilera bat edo batzuk izango ditu, bertan Oporrak Bakeanen informazio guztia jasoko du eta familiak programa parte hartzeko baldintzak betetzen dituen erabakiko da.
  • Harrera familiak haurrari bere etxean ostatu emango dio, elikatuko du eta bere babez eta zaintzaz arduratuko da, umearen eskubide, kultura, erlijio, bere familiarekiko harremana, irudi eskubideak eta abar errespetatuz.
  • Programaren tokiko arduradunen jarraibideak errespetatu eta bete.
  • Programaren arduradunei haurrarekin komunikazioa erraztu.
  • Tokiko arduradunak gertatzen diren gertakariez informatu (haurraren arazo medikuak edo jarrera arazoak), haiek beharrezko erabakiak har ditzaten. Edozein arazo sortzen bada, edo beste arrazoi bat tarteko hala behar izanez gero, harrera familia tokiko arduradunarekin harremanetan jarriko da horretarako emango zaion kontaktuaren bitartez.
  • Azterketa medikuetara haurra eraman eta egonaldian zehar beharrezko diren beste arreta mediku edota errehabilitazioak osatu.
  • Azterketa medikuak eginda, hala nahi izanez gero, oporretan joan ahal izango dira harrera familiak haur sahararrekin batera (estatu espainolaren barruan), bidaiaren informazioa eta kontaktu bat tokiko arduradunari erraztuz.
  • Haurrarekin batera elkarte edo udalek antolatzen dituzten ekintzetara joan, ahal den heinean.
  • Haurraren adopzio prozesurik ez hasi, inongo baldintzapean.
  • Itzulera data baino bost egun lehenago haurra harrera familia erroldatuta dagoen udalerrian egon beharko du. Batzuetan hegaldietako  aurreikusitako datak bat batean aldatzen dira eta.
  • Haurren itzulerarako jarraibideak bete: aeroportuan egoteko ordua, haurra jasotzeko tokia, maletaren eta eskuko maletaren tamaina eta pisua…
  • Aurreko baldintzak bete ezean, arduradunek beharrezko neurriak hartuko dituzte.
Close Menu