Oporrak Bakean programa elkarte eta udal ezberdinek kudeatzen dute. Hurrengoak dira haien ardurak:

  • Haien udalerri edo zonaldean Oporrak Bakean programa kudeatu.
  • Haurren ongizatea bermatu.
  • Proiektuaren informazioa zabaldu, harrera familia berriak lortzeko.
  • Harrera familiak hautatu.
  • Familiei programari eta harrerari buruzko beharrezko informazioa eman.
  • Haurren eta harrera familien elkarbizitzaren jarraipena egin.
  • Haien listako haurren ardura hartu. Familia bat bilatu haientzat edo, halakorik topatu ezean, haien bidaia eta ostatua finantzatu.
  • Bidaiaren kostua estaltzeko bidea bilatu, begiraleak… Fronte Polisarioaren Euskadiko Ordezkaritzak markatutako aurrekontuaren arabera.
  • Familietan haurrarekin sortzen diren arazoei irtenbidea bilatu.
  • Aurreikusi gabeko egoeren aurrean koordinatu eta irtenbidea bilatu.
  • Lurralde bakoitzeko Oporrak Bakean arduradunekin harreman jarraia izan.
Close Menu