Oporrak Bakean lan taldea 2009an sortu zen, Fronte Polisarioak Euskadin duen Ordezkaritzaren eskariz. Haren helburua programaren kudeaketa hobetzea eta parte hartzen duten elkarte eta Udalen arteko koordinazio sakonagoa lortzea da.

Lan taldeko kideak hurrengoak dira:

  • Hiru lurralde historikoetako (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) boluntarioak,
  • Fronte Polisarioaren Ordezkaritza
  • Euskal Fondoa.

Lan taldearen zereginak hurrengoak dira:

  • Errefuxiatu sahararren kanpamentuetako arduradunekin programaren koordinazioa bultzatzea.
  • Urteko lan kronograma prestatzea.
  • Urtero, haurren listak osatzea, elkarte eta Udaletako arduradunen eskarien arabera.  
  • Errefuxiatu kanpamentuetan Euskadiko haurren listak kudeatzen dituen arduradunari urteroko listak bidaltzea.
  • Listetan haurrak gehitu edo kentzeko eskariak aztertzea, elkarte eta udalen eskariak jarraituz.
  • Beharrezko dokumentazioa elkarte eta udalei bidaltzea, eta behin horiek beteta, dena jaso eta antolatzea.
  • Foru Aldundietako Adingabekoen Babeserako Sailean txosten eskaria egitea, behin aldeko txostena jasota haurren bisa eskatu ahal izateko.
  • Gobernuaren azpiordezkaritzan bisak eskatzea, horretarako Aldundietako aldeko txostenak eta familien dokumentazio eta txostenak bidaliz.
  • Gobernuko Euskadiko azpiordezkaritzaren dokumentuak Saharar Gobernuari helaraztea, bisa kolektiboen onarpenerako.
  • Haur guztien osasun dokumentuak Osakidetzarekin tramitatzea, umeek osasun arreta izan dezaten. Elkarte eta Udaletara haien bitartez etorriko diren haurren dokumentazioa bidaltzea (osasun txartela).
  • PADIaren baimenak tramitatzea (odontologia).
  • Haurren oftalmologia dokumentuak tramitatzea.
  • Beharrezkoak diren aseguruak kudeatu eta kontratatzea.
  • Haurren agiri pertsonalak egitea.
  • Dokumentazio guztia prest dagoenean, boluntario talde bat errefuxiatu sahararren kanpamentuetara bidaiatzen du, haur bakoitza bisitatu eta beraien dokumentazioa emateko. Bidai horretan Euskadiko taldea kanpamentuetan koordinatzen duen arduradunarekin azken zehaztasunak lotzen dira, haurren irteera baino lehenago.
  • Aena, muga-polizia eta Iberiari baimenak eskatzea, haurren harrera eta uda amaierako irteera antolatu ahal izateko.
  • Loiuko polikiroldegia eta haurrak bertaratzeko autobusak eskatzea, kanpamentuetatik heltzen direnean haurrak artatu eta zonaldeka banatzeko.
  • Elkarte eta Udal bakoitzera joango diren haurren banaketa antolatzea.
  • Haurrak Euskal Herrian dauden bitartean, lan taldeak beraien irteera prestatzen du: listak, dokumentazioa, Loiuko aeroportuko baimenak, eta abar. Elkarte eta Udalekin haurren irteera koordinatzen da.
  • Behin umeak kanpamentuetara bueltatzen direnean, urteko jarduna baloratu egiten da, akatsak aztertu eta hobekuntza proposamenak kudeatzen dira, programak urtetik urtera hobera egin dezan.

Lan taldea urte osoan zehar lan egiten du, programaren kudeaketa euskal erakunde eta kanpamentuetako arduradunekin koordinatuz. Lan talde honek EZ du tokiko elkarte edo Udalen antolaketa propioan eragiten.

Oporrak Bakean lan taldearekin kontaktatzeko horrela egin dezakezu:

Oporrak Bakean programan parte hartzeko gertuen duzun elkarte edo Udalarekin kontaktatu dezakezu. Hemen zonalde, herri eta hiri ezberdinetako elkarte eta Udalen kontaktu lista bat uzten dizugu.

Kontaktua: Elkarte eta Udal Antolatzaileak

Close Menu