Oporrak Bakean programan parte hartzea oso onuragarria da haur sahararrentzat, bai osasun kontuengatik, eta baita ikasten dutena eta bizi duten esperientziagatik. Baina programan parte hartzen duten familia euskaldunentzat oso onuragarria izaten da ere. Hurrengoak, programaren parte izan direnen alderdirik azpimarragarrienak:


Ume sahararrentzat onurak:

  • Haien osasun egoera hobetzen dute, bai azterketa medikuak medio, baina baita elikadura egokiari esker ere.
  • Errefuxiatu kanpamentuak ez diren beste errealitate bat ezagutzen dute.
  • Haien bizitokian ezinezko diren ekintzak egiten dituzte, gaitasun pertsonalak eta etorkizuneko aukerak hobetuz.
  • Hizkuntza berri bat (edo bi) ikasten dituzte.
  • Lagun berriak egiten dituzte, bizitza osorako.
  • Bigarren familia bat dute: lehendabizikoa Saharan, eta berria Euskal Herrian.


Familia euskaldunentzako onurak:

  • Familiako kide berri batekin uda ahaztezin bat pasatzen dute.
  • Gerora, harreran hartutako umearen familia ezagutzerakoan kanpamentuetara bidaiatzeko aukera izaten dute, eta haiek ere Saharako bigarren familia bat osatzen dute.
  • Familia euskaldunetako haurrak aniztasuna kudeatzen ikasi eta elkartasuna eta enpatia bezalako baloreak lantzen dituzte.
  • Errealitate ezberdin bat ezagutu eta kultura berri batekin elkarbizitzen dira.
  • Bizitzako egoera ezberdinak beste begi batzuekin begiratzen ikasten dute eta arazoak erlatibizatzen laguntzen die.
  • Saharar Herriaren egoera zuzen-zuzenean ezagutzen dute eta haien egoera bidegabearen bozgorailu bihurtzen dira.
Close Menu