Agintari sahararrak dira Vacaciones en Paz programaren antolaketaren arduradun, zeinen bitartez errefuxiatu kanpamentuetatik kanpo uda pasatzeko aukera ematen dieten bost mila haur baino gehiagori (gehienak Estatu espainiarrean). Oporrak Bakeani dagokionez, Fronte Polisarioaren Euskadiko Ordezkaritzak kudeatzen du programa SEADeko Gazteria Ministerioarekin, eta haurrak euskal familietan dauden bitartean beraien ongizatearen bermea da.

Hurrengoak dira Fronte Polisarioaren ardura nagusiak:

  • Programan parte hartzeko baldintzak ezarri eta urtez-urte bidaiatuko duten umeen hautaketa egitea.
  • Umeak Euskal Herrian dauden bitartean horien guraso agintea izan (patria potestad), eta haurren ongizatea bermatu. Horregatik, bakarrik Fronte Polisarioak Euskadin duen Ordezkaritzak onartu ditzake umeei eman beharreko tratamendu medikuak edota egin beharreko ebakuntzak eta, hortaz, berebizikoa da harrera familiek adingabekoaren egoeraren berri ematea.
  • Haurren garraioa kudeatzea, helburura heldu arte.
  • Bisak eta salbuespen egoerak kudeatzea, elkarte eta Udalekin koordinatuz.

Fronte Polisarioaren Euskadiko Ordezkaritza

Close Menu