Oporrak Bakean programa antolatu ahal izateko beharrezkoa da kide ezberdinen parte-hartzea. Izan ere, oso antolaketa konplexua duen proiektua da eta erakunde saharar eta euskal erakundeen arteko koordinazio sakona behar du:

  1. Harrera familiak. Haur sahararrak udan, Euskal Herrian dauden bitartean, harreran hartzen dituzten familiak dira. Zu izan zaitezke horietako bat! Parte hartu.
  2. Elkarte edota udalak. (ikusi) Udalerri edo lurralde bakoitzean programa garatzeaz arduratzen dira, eta harrera familiekin zuzeneko harremana izaten dute.
  3. Oporrak Bakean lan taldea. (ikusi) Lan talde honetako kideak dokumentazioa eta kudeaketa orokorrak koordinatzeko arduradunak dira.
  4. Fronte Polisarioaren Ordezkaritza Euskadin. (ikusi) Euskal erakunde eta erakunde sahararren arteko zubi lanak egitearen arduraduna da, azken hauek Euskadin duten ordezkaria izanda.
  5. SEADeko Gazteria Ministerioa. Errefuxiatu kanpamentuetan Vacaciones en Paz programaren kudeaketaren arduraduna da, udan bidaiatzen duten haurren familia biologikoekin harreman zuzena duena.
  6. Familia sahararrak. Familia sahararrek modu boluntarioan parte hartzen dute programa honetan, eta haien seme-alaben osasuna eta egoera hobetzeko helburuarekin Euskal Herrira uda pasatzera bidaltzen dituzte.
Close Menu