Oporrak Bakean programa antolatu ahal izateko beharrezkoa da kide ezberdinen parte-hartzea. Izan ere, oso antolaketa konplexua duen proiektua da eta erakunde saharar eta euskal erakundeen arteko koordinazio sakona behar du:

  • Harrera familiak. Haur sahararrak udan, Euskal Herrian dauden bitartean, harreran hartzen dituzten familiak dira. Zu izan zaitezke horietako bat! (link2.1.1).
  • Elkarte edota Udalak (link 1.1.1). Udalerri edo lurralde bakoitzean programa garatzeaz arduratzen dira, eta harrera familiekin zuzeneko harremana izaten dute.
  • Oporrak Bakean lan taldea (link 1.1.2). Lan talde honetako kideak dokumentazioa eta kudeaketa orokorrak koordinatzeko arduradunak dira.
  • Fronte Polisarioaren Ordezkaritza Euskadin (link 1.1.3). Euskal erakunde eta erakunde sahararren arteko zubi lanak egitearen arduraduna da, azken hauek Euskadin duten ordezkaria izanda.
  • SEADeko Gazteria Ministerioa (web linka?). Errefuxiatu kanpamentuetan Vacaciones en Paz programaren kudeaketaren arduraduna da, udan bidaiatzen duten haurren familia biologikoekin harreman zuzena duena.
  • Familia sahararrak. Familia sahararrek modu boluntarioan parte hartzen dute programa honetan, eta haien seme-alaben osasuna eta egoera hobetzeko helburuarekin Euskal Herrira uda pasatzera bidaltzen dituzte.
Close Menu